Elikagaien eta sendagaien bilketa Ukrainarentzat Urbilen
Asteburu honetan (ekainaren 3an eta 4ean), Urbilek bat egiten du berriz ere, martxoan egin zuen bezala, Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetzarako Elkarte Sozio-Kulturalak antolatutako elikagaiak eta premiazko produktuak biltzeko kanpainarekin, gerraren ondorioak jasaten ari diren herritar ukrainarrei laguntza emateko helburuarekin.
Errusiaren erasoen ondorioz ukrainarrek bizi duten egoera larria eta gabezia izugarriak ikusita, Urbilek elikagai ez-galkorrak eta sendagaiak biltzeko gune bat jarri du, hauek Ukrainara bidaltzeko. Premia handiena duten beharrak dira. Ekimen solidario hau Ukraina-Euskadi Garapen Lankidetzarako Elkarte Sozio-Kulturalarekin eta Ekialdeko Kultura sustatzeko Vostok-Ekialde (Lira) Elkartearekin lankidetzan jarri da martxan, Ukrainako herriari laguntza humanitarioa helarazteko eta, horrela, haien behar garrantzitsuenak arintzeko.
Zein produktu ekar daitezke?
- Elikagai ez-galkorrak.
- Sendagaiak.
Elikagaiak eta sendagaiak biltzeko gunearen egunak eta ordutegia:
Elikagai ez-galkorrak eta sendagaiak biltzeko gunea Eroski Urbileko kutxa-lineen aurrean egongo da kokatuta ekainaren 3an eta 4ean. Gainera, bertan, bi elkarteetako boluntarioak egongo dira ondorengo ordutegian:
- Ekainaren 3a, ostirala: 17:00etatik 20:00etara.
- Ekainaren 4a, larunbata: 12:00etatik 20:00etara.
Horrela, lagundu eta zure aletxoa ekarri nahi baduzu, elikagai ez-galkorrak eta sendagaiak ekar ditzakezu gune solidario honetara. Bertan bi elkarteetako boluntarioak bilketa eta kudeaketa lanetan ibiliko dira laguntza Ukrainara iritsi dadin.
Hala ere, ordutegi horretan ezin bazara etorri, bilketa solidariorako gunea elikagai ez-galkorrak eta sendagaiak edozein momentutan uzteko gaituta egongo da bi egun horietan.
Urbiletik esker ona adierazi nahi diogu Ukrainako herrialdeari bizi duten egoera zailari aurre egiteko laguntza ematen ari den pertsona orori. Denok gaude Ukrainarekin, elkarrekin bakearen, justiziaren alde.
Horrela, Urbilek bere ingurune hurbileko hainbat erakunderekin konpromiso-lana egiten jarraitzen du. Gure Jatorria jasangarritasun-proiektuan kokatutako ekimen berri bat da, Nazio Batuen Garapen Jasangarriko 17 Helburuetan oinarrituta dagoena.