Danborrada ospatzen dugu Manuel de Larramendi Ikastetxearekin

Danborrada ospatzen dugu Manuel de Larramendi Ikastetxearekin
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/01/13 - 18:00

Larunbat honetan, Urbil festaz jantziko da, aurten ere Aurre-Danborrada ospatzeko, Donostiako Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleek gure galerian egiten duten ohiko desfilearekin.

Urtez urte, Urbilen ilusio handiz bizi dugu Donostiako Danborrada ospatu aurreko larunbatean merkataritza-guneko galerian egin ohi den haur danborrada hau. Horrela, gipuzkoar askok espero duten ospakizunari ongi etorria ematen diogu: San Sebastian eguneko Danborrada.

 

Urtarrilaren 13an, larunbata, 18:00etan: haur danborrada

Larunbat honetan, urtarrilak 13, arratsaldeko 18:00etan, Urbilera gerturatzera gonbidatzen zaitugu, Aurre-Danborrada gurekin bizitzeko. Zatoz Manuel de Larramendi Ikastetxearen haur danborradaz gozatzera. 

Ospakizunean, konpainiak, berrogeita hamar kide baino gehiagoz osatua (urketariak, kantinerak, danborrariak eta barrilak), merkataritza-guneko korridoreak zeharkatuko ditu, Donostiako Danborradako pieza tipiko desberdinak joz; hauen artean, Polka, Retreta, Diana edo Donostiako Martxa, ekitaldia 19:00ak aldera bukatuz.

 

Urtarrilaren 20an Urbil irekita egongo da

Gainera, urtarrilaren 20an (larunbata), Donostian jaieguna, Urbil irekita egongo da betiko ordutegian: merkataritza lokalak 10:00etatik 22:00etara eta jatetxeak 12:00etatik 00:00etara.

 

Bisita gaitzazu eta ospatu San Sebastian Eguna gurekin. Zure zain gaude!

 

Urbilek euskal kultura babesten du

Urbil beti arduratu izan da Gipuzkoako gizarteaz eta euskal kultura eta balioez, eta urtero ilusioz hartzen ditu Manuel de Larramendi Ikastetxeko ikasleak, desfile honekin ohiko Aurre-Danborrada bizitzeko. 

Horrela, Urbilen euskal kulturarekin dugun konpromisoa indartzen jarraitzen dugu, Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua dagoena, non ardatz nagusietako bat tokiko kulturari, euskarari eta inguruko eragileei laguntzea den.