ZINEMAREN JAIA

Zinemaren Jaia
-
Zentrokoak
Gure dendakoak
Sector
Aisialdia
Local relacionado
2024/10/30 - 12:00

Badator Zinemaren Jaia Urbilera! Azaroaren 4tik 7ra, zatoz zure pelikula gogokoenez gozatzera 3,50€-ren truke Cinesa Urbil zinemetan. Lau egunez jarraian, zinemarako sarrerek prezio murriztua izango dute. 

Sustapen honetaz gozatzeko, aurten ez da beharrezkoa izango aldez aurretik akreditazioa eskatzea Zinemaren Jaiaren webgunean. Zure sarrera online edo leihatilan erosi besterik ez duzu egin beharko prezio zoragarri honetaz gozatzeko. Dagoeneko eros ditzakezu Zinemaren Jairako sarrerak!

 

Zer da Zinemaren Jaia?

Zinemaren Jaia duela urte batzuk Espainian sortu zen ekitaldi bat da, eta ohikoa baino zenbateko txikiagoa ordainduz zinemara edozein film ikustera sartzean datza. Gertaera honen ospea dela eta, urtean bitan egin da azken urteotan: maiatzean edo ekainean, bata, eta urrian, bestea.

Ekimen honen filosofiaren oinarrietako bat herritarrei film bat pantaila handian ikusteko esperientzia hurbiltzea da, ohitura sozial eta kultural gisa, eta Industriaren esker ona erakustea pantaila handian urtero filmen magiaz gozatzen duten ikusle guztiei.

 

Noiz da Zinemaren Jaia?

Zinemaren Jaia azaroaren 4tik 7ra ospatuko da:

  • Azaroak 4, astelehena.

  • Azaroak 5, asteartea.

  • Azaroak 6, asteazkena.

  • Azaroak 7, osteguna.

Lau egun hauetan, Cinesa Urbil zinemetan dauden pelikula guztiez gozatu ahal izango duzu, sarrera bakoitza 3,50€-ren truke. Ezin da beste eskaintza, deskontu edo sustapen batzuekin metatu. Ez du ekitaldi berezietarako balio.

 

Zein pelikula ikusi ahal izango dira Zinemaren Jaian?

Hauek dira Zinemaren Jaian ikusi ahal izango dituzun pelikulak:

  • Venom: El último baile.
  • Terrifier 3.
  • Robot Salvaje.
  • El llanto.
  • Escape.
  • Jurado Nº2.
  • La habitación de al lado.
  • La infiltrada.
  • La sustancia.
  • Smile 2.
  • Yo no soy ésa.

Kontsultatu Cinesa Urbil zinemen ikuskizunak.

Zinemaren Jaiari buruzko informazio guztia hemen.

Zure zain egongo gara Zinemaren Jaian Urbilen!