INAUTERIETAKO JARDUERAK

Inauterietako jarduerak
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/02/09 - 17:00

Otsailaren 9tik 11ra, Urbil alaitasunez eta kolorez beteko da inauteriak bizitzeko. Aurten, inauterietako programazio berezia prestatu dugu: etxeko txikienentzeko inauterietako maskaren tailerra eta aurpegi-margoketa eta A&B Shows animazio eta ikuskizun konpainiaren "Alicia en el País de las Maravillas" gaian oinarritutako inauteri-kalejira.

Jarraian, Urbilgo inauterien programazioa zehaztuko dugu:

 

Aurpegi-margoketa eta inauterietako maskaren tailerra Txiki Urbil gunean

Otsailaren 9, 10 eta 11n (ostiral, larunbat eta igandea), gure Txiki Urbil doako haur-gunean, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan kokatua, 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako inauterietako tailer bereziak eskainiko ditugu.

* Ordutegiak:

  • Otsailak 9, ostirala: 17:00etatik 18:30etara, aurpegi-margoketa.

  • Otsailak 10, larunbata: 17:00etatik 18:30etara, aurpegi-margoketa.

  • Otsailak 11, igandea: 17:00etatik 18:30etara, inauterietako maskaren tailerra.

Tailerretara sartu ahal izateko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik plaza erreserbatzea. Haurrak iritsiera ordenean sartuko dira haur-gunera, edukiera bete arte.

Hiru egun hauetan, tailer tematikoen aurretik eta ondoren, Txiki Urbilek ohiko moduan funtzionatuko du.

 

"Alicia en el País de las Maravillas" kalejira

Gainera, otsailaren 10ean, larunbata, 11:00etatik 13:00etara, A&B Shows konpainiak WONDERLAND kalejira fantasiatsuenarakin merkataritza-guneko galeria animatuko du, "Alicia en el País de las Maravillas" gaian oinarritua. Kapelagile eroa, katua eta untxia bezalako pertsonaiek ero moduan desfilatuko dute merkataritza-gunean, Alicia bere laguna bilatzeko.

Urbiletik familia osoaren gozamenerako hainbat zirku zenbakirekin (malabareak, zangaluzeak, magia...) sortutako kalejira honetaz gozatzera etortzera gonbidatzen zaitugu. Ez ezazu galdu!

Lankidetza kultural honen bidez, Urbilek Konpromiso Urbil proiektuan aurrera jarraitzen du, horrela, inguruarekiko duen konpromisoa indartuz.

 

Gozatu gurekin inauteriez!