EUSKAL ZINEMA ZIKLOA CINESA URBILEN

Euskal Zinema Zikloa Cinesa Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Helburuak lortzeko aliantzak
2024/09/20 - 10:00

Donostia Zinemaldiak 72. edizioa ospatuko duen egunetan, Urbilek Zinemaldia gerturatzen dizu.

Irailaren 20tik 28ra Euskal Zinema Ziklo bat antolatu dugu Cinesa Urbilen, eta bertan, euskal zinemako film onenetako batzuez gozatzeko aukera izango duzu. 

Kulturarekin eta euskararekin, eta kasu honetan, euskal industria zinematografikoarekin dugun konpromisoaren erakusgarri, Donostia Zinemaldiarekin bat egin dugu beste behin ere. Azpimarratzekoa da aurten Urbil Zinemiraren babeslea dela, Zinemaldian euskal zinemari eskainitako saila. Konpromiso Urbil gure proiektuaren baitan kokatutako ekimen berri bat.

Donostia Zinemaldiaren eta Urbilen lankidetzari esker, aurten Zentroa Zinemaldiaren erakusleiho gehigarri bihurtuko da Gipuzkoa osorako. Zinemaldian zehar, Euskal Zinema Ziklo bat eskainiko da Cinesa Urbilen aretoetako batean. Programazioak lau euskal ekoizpen bilduko ditu; Euskal Zinemaren Irizar Sariaren irabazleak dira laurak, eta azken aldiko euskal zinemako arrakastatsuenetakoak, kritikaren eta ikus-entzuleen artean. 

Jarraian, xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.

 

Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi duten 4 film Cinesa Urbilen

Donostia Zinemaldia ospatzen den egunetan, irailaren 20tik 28ra, Cinesa Urbilek programazio berezia izango du Euskal Zinema Zikloari esker.

Donostia Zinemaldiaren aurreko edizioetan Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi duten 4 filmez gozatzeko aukera izango duzu:

  • Lubaki amaigabea (La trinchera infinita).

  • Maixabel.

  • Ane.

  • Sultanaren ametsa (El Sueño de la Sultana).

Gainera, titulu horiek proiektatu aurretik, bertako zuzendari eta aktoreetako batzuk izango ditugu.

 

Noiz erosi ahal izango dira sarrerak?

Sarrerek prezio murriztua izango dute gipuzkoar guztiei zinemarako sarbidea errazteko.

Irailaren 15etik aurrera erosi ahal izango dira Cinesa Urbilen leihatilan (5,90€-ren truke) eta online Cinesaren webgunean 1€ merkeago (4,90€-ren truke).

 

Euskal Zinema Zikloaren egunak eta ordutegiak

Euskal Zinema Zikloa Cinesa Urbilen aretoetako batean izango da irailaren 20tik 28ra, eta saio bakarra izango da egunero (19:30ean). Egun bakoitzean Zikloa osatzen duten lau filmetatik bakarra emango da:

- Irailak 20 (ostirala) 19:30ean: 

Lubaki amaigabea (La trinchera infinita).

- Irailak 21 (larunbata) 19:30ean: 

Lubaki amaigabea (La trinchera infinita).

- Irailak 22 (igandea) 19:30ean: 

Maixabel.

- Irailak 23 (astelehena) 19:30ean: 

Maixabel.

- Irailak 24 (asteartea) 19:30ean: 

Maixabel.

- Irailak 25 (asteazkena) 19:30ean: 

Ane.

- Irailak 26 (osteguna) 19:30ean: 

Ane.

- Irailak 27 (ostirala) 19:30ean: 

Sultanaren ametsa (El Sueño de la Sultana).

- Irailak 28 (larunbata) 19:30ean: 

Sultanaren ametsa (El Sueño de la Sultana).

 

Euskal Zinema Zikloko lau filmen sinopsia

Jarraian, lau filmen sinopsia utziko dizugu. Oraindik ikusi ez badituzu, ez galdu aukera hau!

Lubaki amaigabea (La trinchera infinita): Irailak 20 eta 21.

[Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga, 2019].

Hizkuntza: Gaztelaniazko jatorrizko bertsioa.

Filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria irabazi zituen Donostia Zinemaldian, baita bi Goya eta Europako Zinema Akademiaren sari bat ere.

Irailaren 20ko saioa Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariek aurkeztuko dute.

La trinchera infinita

Maixabel: Irailak 22, 23 eta 24.

[Iciar Bollain, 2021].

Hizkuntzak: Gaztelaniazko eta euskarazko bertsioa gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.

Filmak lau Goya eskuratu zituen.

Maixabel

Ane: Irailak 25 eta 26.

[David Pérez Sañudo, 2020].

Hizkuntza: Euskarazko jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin.

Filmak hiru Goya irabazi zituen.

Ane

Sultanaren ametsa (El Sueño de la Sultana): Irailak 27 eta 28.

[Isabel Herguera, 2023].

Hizkuntzak: Jatorrizko bertsioa bengaleraz, gaztelaniaz, gaztelaniaz, hindieraz, italieraz, euskaraz eta ingelesez gaztelaniazko eta euskarazko azpitituluekin.

Filmak Annecyko animazio zinema-jaialdiko Contrechamp Saria irabazi zuen.

El Sueño de la Sultana

 

“La trinchera infinita” ikusteko 10 sarrera bikoitzen zozketa

Euskal Zinema Zikloaren inaugurazioa zozketa batekin ospatuko dugu. Gure Instagram-eko profilean 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu inaugurazio-ekitaldiaren saiorako, irailak 20an, ostirala, 19:30ean izango dena.

"La trinchera infinita" ikusteko aukera izango duzu nahi duzunarekin! Gainera, saioa Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi zuzendariek aurkeztuko dute, ekitaldia are bereziagoa izanez.

 

 

Ez galdu Euskal Zinema Zikloa Cinesa Urbilen! Programazio berezia irailaren 20tik 28ra, euskal zinemaren onenaz goza dezazun. Zure zain egongo gara!