BIZI OLINPIADAK URBILEN!
Abuztuaren 1etik 10era, Olinpiadak ospatuko ditugu Urbilen! Hainbat jarduera prestatu ditugu, Olinpiada dibertigarrienak elkarrekin bizi ditzagun.
Errealitate Birtualeko esperientzietan murgildu, zozketetan parte hartu eta jolas anitzez gozatu. Bizi Olinpiadak Urbilen! Dibertimendu handia zain duzu!
Jarraian, dena kontatuko dizugu.
Abuztuaren 1etik 10era (ostegun, ostiral eta larunbatetan bakarrik), Elkargunean
Abuztuaren 1, 2 eta 3an, eta abuztuaren 8, 9 eta 10ean (ostegun, ostiral eta larunbatak), kirolarekin lotutako hainbat jardueraz gozatu ahal izango duzu gure Elkargunean.
Jolas-gunerako sarrera librea eta doakoa izango da. Urbilen doako aplikazioa deskargatuta izatea besterik ez duzu beharko!
* Ordutegiak:
-
Abuztuak 1 eta 2 (osteguna eta ostirala): 17:30etik 20:30era.
-
Abuztuaren 3an (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
-
Abuztuak 8 eta 9 (osteguna eta ostirala): 17:30etik 20:30era.
-
Abuztuak 10 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era.
Hainbat kiroletako jokoak Errealitate Birtualean
Jarduera nagusia Errealitate Birtualeko jolas-gune bat izango da, bi makro pantaila eta podium batekin. Hainbat kirolez gozatu ahal izango duzu, tokitik mugitu gabe.
Zure kirol gogokoena aukeratu besterik ez duzu egin beharko (beisbola, arku-tiroa, mahai-tenisa, saskibaloia, boloak, badmintona, golfa, boxeoa, tenisa, boleibola, squash-a, dardoak edo billarra), eta kirolariaren azalean jarri, ekintza lehen pertsonan biziz. 13 kirol aplikazio bakarrean!
Subsoccer jokoak: jokatu futbolean eserita
Bestalde, espazio berean, bi Subsoccer joko izango ditugu. Futbolaz gozatzeko modu iraultzailea da, ezin hobea kirol hau maite dutenentzat eta jokatzeko modu berriak aztertu nahi dituztenentzat.
Mahai berezi batean eserita jokatzen da, joko-zelai zirraragarri bihurtuz. Pertsona bat beste baten aurka futbolean oinarritutako kirol-joko sinple baina adiktiboa da.
Joko honetan, bi parte-hartzaileak euren bankuan eserita daude, hauek atezaindegiak ere izanik. Jokalariek euren atea babestu, aurkaria oinen mugimenduekin engainatu eta gola sartu besterik ez dute egin behar.
Ez da arnasa behar korrika egiteko, baina bai arintasuna eta estrategia hurrengo jokaldietarako. Kirol joko honetan futbol txapelketaren dibertimendua futbolin baten zehaztasun eta azkartasunarekin nahasten da.
Kirol-erloju baten zozketa
Azkenik, abuztuaren 9tik 30era, gure Instagram-eko profilean, GARMIN Forerunner 165 Music kirol-erloju bat zozkatuko dugu. GPS-a duen running-erako erloju adimenduna da, bizitza aktiboagoa eta osasungarriagoa izateko osagarri ezin hobea.
Ez ezazu galdu! Animatu eta bizi Olinpiadak Urbilen! Zure zain egongo gara jolas anitzekin egun dibertigarriak igarotzeko.