BIDAIATU ESPAZIORA URBILEKIN!
Astronauta bihurtu nahi duzu egun batez? Urbilen espaziora eramango zaitugu jarduera ugarirekin. Urriaren 18tik 26ra, zatoz eta bizi ezazu benetako misio espaziala! "Bidaiatu espaziora Urbilekin" dibulgazio-ekitaldia izango dugu Zentroko galerian, adin guztietako jendearentzat, baina bereziki 7 eta 15 urte bitarteko haurrentzat.
Familientzako erakusketa aisi-hezitzaile interesgarria da, gizakiak kanpo-espazioa konkistatzeko eman dituen urratsak modu praktiko eta interaktiboan azaltzea helburu duena.
Erakusketako gune batzuk edozein egunetan libreki bisitatu ahal izateaz gain, urriaren 18, 19 eta 20an, eta urriaren 25 eta 26an, 7-15 urte bitarteko haurrentzako bisita gidatuak izango ditugu guztiz doan. Kanpoko espazioari buruz ikasiko dute eta astronauta-jantzi batekin eta kasko batekin erabat hornituta gozatuko dute, benetako astronautak balira bezala!
Erreserbatu zure txikientzako plazak Urbilen aplikazioan!
Bidaia espazioan zehar: zertan datza jarduera?
Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, hezkuntza-izaerako ekimena da, eta astronomiaren munduko bitxikeriak txikienei hurbiltzea du helburu.
Jarduera haurrentzako bidaia espazial batean datza, Zentroko galerian zehar hiru gunetan banatzen den erakusketa interaktibo baten bidez. Espazio-aurkikuntzen mundura bidaiatuko dute, eta benetako astronauten zenbait sentsazio ikusi eta esperimentatu ahal izango dituzte.
Joko interaktiboak, multimedia irudiak eta bestelako edukiak izango ditugu, NASAren eta ESAren (Europako Espazio Agentzia, gure ekitaldia babesten duena) berrikuntza guztiak erakutsiko dituztenak, haurrak mundu espazial fantastikora eramanez!
Bisita gidatuak haurrentzat (7-15 urte), aldez aurretik erreserba eginda Urbilen aplikazioan
Edozein egunetan erakusketako gune batzuk libreki bisitatu ahal izateaz gain, urriaren 18, 19 eta 20an (ostirala, larunbata eta igandea), eta urriaren 25 eta 26an (ostirala eta larunbata), 7-15 urte bitarteko haurrentzako bisita gidatuak eskainiko ditugu erabat doan.
Plazak mugatuak dira, beraz, aldez aurretik zure lekua erreserbatzea gobendatzen dizugu Urbilen doako aplikazioan. Plazarik gabe geratu bazara, zatoz zure txikiekin Urbilera bisiten edozein egunetan eta, edukiaren arabera, txanda batean sartzeko aukera izango duzu.
Bisita gidatuetara sartzeko, Urbilen App-eko QR identifikatzailea aurkeztu besterik ez duzu egin beharko.
Bisita gidatuen ordutegiak
-
Urriak 18 (ostirala): 17:00ean / 18:00ean / 19:00ean.
-
Urriak 19 (larunbata): 12:00ean / 13:00ean / 17:00ean / 18:00ean / 19:00ean.
-
Urriak 20 (igandea): 17:00ean / 18:00ean / 19:00ean.
-
Urriak 25 (ostirala): 17:00ean / 18:00ean / 19:00ean.
-
Urriak 26 (larunbata): 12:00ean / 13:00ean / 17:00ean / 18:00ean / 19:00ean.
Gutxi gorabehera ordubeteko abentura zirraragarria, haurrak kanpoko espazioaren konkista fantastikora hurbiltzea helburu duena, Zentroko galerian zehar hiru eremu desberdinetan banatutako ibilbide interaktibo baten bidez: Kultura Arloa, Lurraren Eremua eta Ilargi Eremua.
20 haurren taldeak osatuko dira, eta hasieratik espazioko benetako profesional gisa jantziko dira (jantzia eta kaskoarekin), urratsez urrats ibilbidea azalduko dien monitore batek lagunduta.
Jarraian, ibilbidearen eremu bakoitzean zer egingo duten zehaztuko dugu:
1.- Kultura Arloa
Hemen haurrek ikasiko dute, beste gauza askoren artean, nor izan zen ilargi-lurra zapaldu zuen lehen gizona, zein urtetan zapaldu zuen eta bere espazio-ontziaren izena, argazkien eta espazio-konkistan erabilitako Neil Armstrong-en jantzi espazialaren erreplika baten bidez.
2.- Lurraren Eremua
Gune honetan, haurrek han goian nola gertatzen den dena ikasiko dute. Kanpoko espazioaren irudi harrigarriak erakutsiko dira, baita misio espazial garrantzitsuenetan zerbitzuan egondako astronauten irudiak ere. Hori guztia, gure astronautak eremu honetan emango digun informazioarekin batera.
3.- Ilargi Eremua
Gune honetan, haurrek salto egingo dute, jolastu, gozatu, amets egin, imajinatu... Ilargira bidaia bat irudikatuko baitute. Astronauta-jantzi batekin eta kasko batekin erabat hornituta, benetako astronautak sentituko dira espazioan zehar.
"Simulazio espazial" txiki bat egingo dute, benetan Ilargiaren azalean baleude bezala. Halaber, hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, "ilargi-jauzi txikiak", "izarretaranzko jauzia" eta "astronauten entrenamendua".
Nola eman izena ekitaldian?
Bisita gidatu batean zure txikien izena eman nahi baduzu, jarraitu urrats erraz hauek:
1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean : iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
2.- Sartu Urbilen App-ean. Hasierako orrian, “Bidaiatu espaziora Urbilekin” ekitaldiaren irudia ikusiko duzu. Izena emateko, sakatu irudiaren azpian ikusiko duzun "IZENA EMAN!" botoia eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, sakatu Erreserbatu, hautatu ekitaldia, hautatu zenbat plaza erreserbatu nahi dituzun (haur kopurua) eta adierazi haurren adina, eta azkenik, hautatu zein egunetan eta txandatan eman nahi duzun izena.
* 2 HAUR GEHIENEZ INSKRIPZIO BAKOITZEAN: Erabiltzaile bakoitzak gehienez 2 haur inskribatu ahal izango ditu inskripzio bakoitzean. Egun bakoitzean txanda ezberdinak egongo dira (ordubetekoak). Egun bakoitzean txanda batean bakarrik eman ahal izango da izena. Txanda bakoitzaren edukiera mugatua da. Izena eman duten haurren adina 7 eta 15 urte bitartekoa izango da, eta haurrak bakarrik sartuko dira.
3.- Aukeratutako txandarako zure plaza(k) erreserbatu ondoren, erreserbaren baieztapen mezu elektroniko bat jasoko duzu. Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko, beste norbaitek gozatu ahal izan dezan.
ElaiEnea Ikastetxearen bisita
Azkenik, atsegin handiz iragarri nahi dizuegu ostiral goizean, hilak 25, ElaiEnea Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak izango ditugula Urbilek bultzatutako ekimen didaktiko honetan.
Zatoz astronomiaren munduko bitxikeria batzuk ezagutzera! Zure zain egongo gara!