Takuma Sushi-k berrikuntza askorekin ireki ditu ateak
Takuma Sushi jatetxe japoniarrak, Asiako janari tradizionalean espezializatuak, ateak ireki ditu Urbilen.
Takuma Sushi-k 400 metro karratu baino gehiago ditu, eta Japoniako plater tipikoak (ramen, sushi, nigiri, sashimi eta poke) eta era guztietako produktuak (haragiak, arrainak eta barazkiak) eskaintzen ditu.
Jatetxea karta bidezko buffet librean oinarritzen da, mahairako zerbitzuarekin, eta azken teknologia dauka: tablet batetik, mahaikideak karta zabaleko proposamenen artean aukeratu eta eskaera egiten du, eta lokaleko profesionalek edo robot batek mahaira eramango dituzte platerak.
Lokala oso atsegina eta argitsua da, kanpora begira dagoen leihate zabalari esker. Eta nahiago baduzu, zure bazkariaz edo afariaz gozatzeko, barruko terrazan dauden mahaietako batean eser zaitezke.