Laster Popeyes® Urbilera helduko da
Laster Popeyes® Urbilera helduko da, Louisiana zaporeko oilaskoan espezializatutako jatetxe-kate handienetakoa. Markaren lehen jatetxea izango da Gipuzkoan, eta beste hiru ditu Euskadin.
Popeyes®, Restaurant Brands Iberiako kidea da. Filial horrek janari lasterreko beste marka enblematiko batzuk kudeatzen ditu, hala nola Burger King®. New Orleansen sortu zen 1972an, eta, beraz, 50 urte baino gehiagoko esperientzia eta sukaldaritza-tradizioa ditu. Katea janari lasterraren sektorean mundu mailan ondoen baloratutako konpainietako bat da, eta AEBetan lehen postuan dagoen oilasko marka espezializatua, 4.300 jatetxe baino gehiago dituena mundu osoan.
Txinpartaren handitzearekin eta Takuma Sushi berrituarekin bat egingo du
Lokala 2024ko udazkenean hasiko da zerbitzua ematen, eta Txinpartaren handitzearekin eta Takuma Sushi berrituarekin bat egingo du. Azken honek menu guztiz berria eta berritzailea aurkeztuko ditu.
Berrikuntza eta irekiera berri horiek Urbilen eskaintza gastronomikoaren dinamismoa eta etengabeko bilakaera azpimarratzen dute.
Jatetxeen-gunea berritzea
Jatetxeen-gunea berritzeak bezeroaren esperientzia hobetzea ere badakar, lokalak gehiago ikusaraziz, altzari berriak sartuz eta elementu berde gehiago jarriz. Gainera, Urbilek galerien energia- eta tenperatura-baliabideak hobeto kudeatzeko inbertsioa egin du, ESGren Konpromiso Urbil programaren jasangarritasun-helburuak lortzeko.