ESKURATU ZURE URBIL BONOA %40KO DESKONTUAREKIN URBILEN KONTSUMITZEKO

Eskuratu zure Urbil Txartela %40ko deskontuarekin Urbilen kontsumitzeko
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2024/05/06 - 11:00

[SUSTAPENA AMAITUTA]

DAGOENEKO AGORTU DIRA URBIL BONOAK.

Itzuli da zure sustapen gogokoena! Maiatza honetan, Urbilek Urbil Bonoa deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen dizu, Zentroko dendetan kontsumitzeko: aukeratu nahi duzun txartelaren zenbatekoa eta %40a oparituko dizugu. 

Eskuratu zure Urbil Bonoa maiatzaren 6tik 15era (edo izakinak agortu arte) Bezeroenganako Arreta Gunean, Urbilen doako aplikazioa erakutsiz, eta erabili ezazu Zentroko dendetan. Guztira 500 Urbil Bono daude eskuragarri, ez zaitez geratu zurea gabe!

 

Zer da Urbil Bonoa?

Urbil Bonoa Zentroko dendetan kontsumitzeko opari-txartela da. Gainera, salmentaren unean %40ko zuzeneko deskontua du, horrela, erosketa-balio handiagoa lortuz.

Beraz, aukeratu ezazu eskuratu nahi duzun txartelaren zenbatekoa eskuragarri ditugun 3 aukeren artean, eta guk %40a oparituko dizugu. Horrela, haren benetako erosketa-balioa baino gutxiago ordainduko duzu.

Urbil Bono bat eskuratu nahi baduzu, txartel hauetako bat aukeratu besterik ez duzu egin beharko, %40ko zuzeneko deskontuarekin eskuratzeko unean:

  • 20€-KO URBIL BONOA.

Ordaindu 12€ eta lortu 20€-ko txartela.

  • 30€-KO URBIL BONOA.

Ordaindu 18€ eta lortu 30€-ko txartela.

  • 40€-KO URBIL BONOA.

Ordaindu 24€ eta lortu 40€-ko txartela.

 

Noiz eta non eskuratu daiteke Urbil Bonoa?

Urbil Bonoak eskuratzeko epea 2024ko maiatzaren 6tik 2024ko maiatzaren 15era (edo izakinak agortu arte) izango da.

Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean eskuratu ahal izango da, Zentroko Moda-Gunean kokatua dagoena.

500 Urbil Bono daude guztira: 20€-ko 250 txartel, 30€-ko 150 txartel eta 40€-ko 100 txartel.

 

Nola eskuratu daiteke Urbil Bonoa?

Urbil Bonoa eskuratzeko, jarraitu urrats erraz hauek:

  1. Deskargatu Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android baduzu hemen

  2. Hurbildu zaitez Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunera bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era) eta erakutsi Urbil App-ean ikusiko duzun QR identifikazio-kodea.

  3. Aukeratu nahi duzun zenbatekoa duen txartela eskuragarri ditugun 3 aukeren artean.

  4. Erabili zure txartela Urbilgo dendetan 2025ko maiatzaren 2ra arte.

* Baldintzak:

  • Urbil Bonoa eskuratzeko, ezinbestekoa izango da Urbilen doako aplikazioa deskargatuta izatea mugikorrean. 

  • Erabiltzaile bakoitzak URBIL BONO BAKARRA eskuratu ahal izango du sustapen osoan zehar, %40ko deskontuarekin.

  • Urbil Bonoa eskuratu nahi duen erabiltzaile bakoitzak, bere App-a mugikorrean deskargatuta pertsonalki bertaratu beharko du.

  • Urbil Bonoa eskuratu ondoren, ez da itzulketarik onartuko.

 

Noiz eta non erabil daiteke Urbil Bonoa? 

Urbil Bonoa 2024ko maiatzaren 6tik 2025eko maiatzaren 2ra arte erabili ahal izango da. Beraz, txartelak epemuga du eta ezingo da 2025eko maiatzaren 2tik aurrera erabili.

Gainera, datafonoa duten Urbilgo lokal guztietan erabili ahal izango da, honen saldoa agortu arte, Game dendan, Fitness Park gimnasioan eta Loteri Bulegoan izan ezik.

 

Nola erabili Urbil Bonoa?

Urbil Bonoak saldo jakin bat duen kredito-txartel batek bezala funtzionatzen du. Ezin da berriro kargatu, beraz, txartelaren saldoa amaitu arte erabili behar da. 

Horrela, erosketa bakar batean edo hainbat erosketa / establezimendutan erabili ahal izango da. Beti txartelean erabilgarri dagoen saldoa kontuan hartuta, aurkeztu ezazu txartela dendako kutxan ordainketaren unean, eta erosketaren zenbatekoa txarteletik deskontatuko da.

* Saldo erabilgarria kontuan hartzearen garrantzia

Kontuan hartu behar da beti txartelean dagoen saldoa.

  • Erosketaren zenbatekoa txartelean erabilgarri dagoen saldoa baino txikiagoa bada, gainerako saldoa txartelean gordeko da etorkizuneko erosketetarako.

  • Aldiz, erosketaren zenbatekoa txartelaren saldoa baino handiagoa bada, bezeroak dendari zenbateko saldoa duen adierazi beharko dio eta beste ordainketa-metodo baten bidez ordaindu beharko du aldea establezimenduan. Horrela, lokalaren datafonoan txartelean duten zenbateko zehatza sartu beharko dute, eta aldea, beste modu batera kobratu bezeroari, txartela hutsean gera dadin. Bezeroak ez badio dendari adierazten zenbateko saldoa duen, eta txartelaren saldoa baino zenbateko handiagoa kobratu nahi bada, lokalaren datafonoak errorea emango du, erosketaren zenbatekoa txartelaren zenbatekoa baino handiagoa baita.

 

* Urbilgo lokal batean erosketa bat egiten baduzu eta Urbil Bonoarekin ordaintzean errorea ematen badu, Bezeoenganako Arreta Gunera joan behar duzu, zein akats mota den egiazta dezaten.

 

Nola jakin daiteke Urbil Bonoaren saldoa?

Urbil Bonoan gelditzen den saldoa jakiteko 3 modu daude:

  • Hasteko, www.getmybalance.com webgunean begiratu dezakezu. Bertan, txartelaren zenbakia sartu beharko da.

  • Halaber, 917 699 533 telefono-zenbakira deituta jakin dezakezu txartelaren saldoa.

  • Azkenik, Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean jakin dezakezu, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan.

 

Urbil Bonoarekin egindako erosketen itzulketak

Urbil Bonoarekin ordaindutako erosketen itzulketak Urbil Bonoan bertan itzuliko dira. Beraz, Urbil Bonoa gordetzea gomendatzen da, txartelarekin egindako erosketak itzuliko ez direla ziur jakin arte.

 

Eskuratu zure Urbil Bonoa ahalik eta azkarren eta gozatu erosketez Urbilen!

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.