Urbil merkataritza-guneak segurtasun eta garbitasun materiala eman dio Jalgune Elkarteari
Urbilek ekimen berri bati ekin dio bere #UrbilKonpromisoa proiektuaren baitan.
Osasun eta garbitasun material ezberdinaren donazio bat da, Lasarte-Oriako Jalgune Elkarteak bere jarduera normaltasun berriaren fase honetara egokitu dezan.
Jalgune Elkarteak, Lasarte-Orian kokatuta eta orain dela 27 urte sortua, baldintzarik gabeko babesa eskaintzen die dibertsitate funtzionala duten pertsonei, herriko aisi jardueretan sartuz.
Materialaren entrega izan da Urbil merkataritza-gunean eta bertan izan dira Pili Bermejo Andrea, Jalgune Elkartearen ordezkaria, eta Javier Colorado Jauna, Urbileko gerentea.
Donazioan latex eskularruak, hidrogela, maskarak, eskurako xaboia, zabor poltsak, paperontzia pedalarekin, lixiba eta toallitak izan dira.
Horrela, Urbilek erantzukizun sozial korporatiboko kanpaina berri bat sustatzen du, bere ingurugiro hurbilean bizitzen ari den egoera hobetzeko.