Kirol egokituari buruzko argazki erakusketa
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Desberdintasunak murriztea
2020/09/21 - 12:04
Urbil Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean ari da bigarren urtez jarraian. Lankidetza horri esker, gaur, irailak 21, ekimen berri bat inauguratuko da Urbileko instalazioetan, #UrbiilKonpromisoa proiektuaren baitan. Ekimen honek ingurunea hobetzeko ekintzak sustatzen ditu maila sozialean, kirol eta kulturan, inklusioan, ingurumenean eta euskara mailan.
Oraingo honetan, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren "Kirolaz haratago" erakusketa da kanpainaren ardatza eta hau Urbilen izango da urriaren 4ra arte, kirol egokituari ikusgarritasuna emateko asmoz. Fernando Zamarbidek egindako 30 argazki izango dira erakusketan, eta horietan kirol egokituaren errealitatea islatzen da: ahalegina, borondatea, sendotasuna...