#Aitonamonamaiteak kanpaina Gipuzkoako adinekoen egoitzetarako
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuaren laguntzarekin, ekimen berri bat jarri da abian Urbilen, COVID-19-aren pandemiaren ondorioak modu maitekorrean arintzeko.
#AitonAmonaMaiteak kanpaina da. Honen bidez, Gipuzkoako egoitzetan dauden adinekoentzako gutunak (posta elektronikoz) bidal diezazkiguten gonbidatzen dugu jendea, mezu positiboekin, etxeko txikiek egindako marrazkiekin edo beste edozein laguntza motarekin.
Urbilen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, itxaropen eta kolore hori irits dakien eta distantzia gorabehera haiekin gaudela gogoraraz diezaien arduratu gara.
Kanpaina honen helburua gure aitona-amonei mezu maitekorrak helaraztea da, batez ere Covid-19-aren ondorioak pairatzen ari baitira. Denok etxean minutu batzuk ematen baditugu ekimen honetan, pertsona askok jasoko dituzte maitasun-adierazpenak.