Urbilgo Liburuen Txokoa: liburuak trukatzeko gunea

Urbilgo Liburuen Txokoa: liburuak trukatzeko gunea
Jatorria-ren helburuak
Kalitatezko hezkuntza
Desberdintasunak murriztea
Hiri eta komunitate jasangarriak
Ekoizpen eta kontsumo arduratsua
Helburuak lortzeko aliantzak
2023/05/12 - 11:00

Urbilgo Liburuen Txokoa erabiltzaileei liburuak doan trukatzeko aukera ematen dien ekimena da. Irakurgaiak trukatzeko eta abentura berriak bizitzeko lekua.

 

Zertan datza?

Liburuen Txokoa erabiltzaileen arteko liburu-trukeari eskainia dago, «BookCrossing» izeneko praktika bezala ezagutzen dena, eta adin guztietako bisitarien artean irakurketa erraztu eta sustatzea du helburu.

Liburuak trukatzeko gunea da: eleberriak eta haurrentzako liburuak trukatzeko sortutako beira-arasa itxurako gunea, Zentroko Moda Gunean kokatua, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan.  

Liburuen Txokoan ehun liburu baino gehiago daude, eleberri eta haurrentzako ipuinen artean, eta doan eta truke-sistemaren bidez eskura daitezke. Bertan, dagoeneko irakurri dituzun eta partekatu nahi dituzun liburuak utzi ahal izango dituzu, beste erabiltzaile batzuek irakur ditzaten, eta, gainera, une horretan bertan, liburutegitik interesgarria iruditzen zaizun liburua hartu eta eraman ahal izango duzu. 

 

Nola funtzionatzen du Liburuen Txokoak?

Zerbitzu honetaz gozatu nahi duten erabiltzaileek modu errazean egin ahal izango dute. Urrats hauek jarraitu besterik ez duzu egin beharko:

  1. Eskatu Liburuen Txokoko giltza Bezeroenganako Arreta Gunean honen ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara.

  2. Zoaz Zentroko Moda Gunean dagoen Liburuen Txokora eta utzi liburutegian etxetik ekarri dituzun liburuak, beste erabiltzaileek irakurri eta gozatu ahal ditzaten. Gainera, une horretan, interesgarriak iruditu zaizkizun liburuak hartu eta etxera eraman ahal izango dituzu. Liburu bat edo gehiago hartu ahal izango dituzu, Liburuen Txokoan uzteko etxetik ekarri duzun liburu kopuruaren arabera. Bertan, gaztelaniazko eta euskarazko eleberriak eta haurrentzako liburuak aurkituko dituzu. Itxi atea giltzarekin trukea amaitzean.

  3. Giltza Bezeroenganako Arreta Gunean itzultzean, haziak dituen orri-markatzaile bat oparituko dizugu: landatu eta eman bigarren bizitza bat.

* Gogoan izan, liburu bat eraman ahal izateko, trukean liburu bat utzi beharko duzula beti Liburuen Txokoan. 

 

«BookCrossing» ekimena irakurketa erraztu eta sustatzeko

Bisitari guztiei esperientzia osoa eta askotarikoa eskaintzeko apustu etengabean, Urbilek gune iraunkor hau prestatu du liburuak doan trukatzeko. Gure bisitarien eskura dagoen espazio bat, liburuei bigarren bizitza bat emateko, irakurketa sustatzen duen espazio bat.

«BookCrossing» ekimen hau Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuen artean kokatzen da, eta helburu horietan oinarritzen da gure Konpromiso Urbil proiektua. Kasu honetan, irakurketarako sarbidean dauden desberdintasunak murrizten, komunitate jasangarrien alde egiten eta kontsumo arduratsua sustatzen saiatzen gara.

Ekimen honekin, Urbilek, berriro ere, kulturarekiko duen konpromisoa berresten du, kasu honetan irakurketa sustatuz, Liburuen Txokoan dauden liburuak doan eskuratzea erraztuz. Gainera, liburuak irakurtzeko eta trukatzeko modu honek zirkulartasunari ere bultzada ematen dio, aldi berean liburuei bizitza berri bat eman nahi baitzaie.

Horrela, erabilera publikoko espazioetan irakurtzeko ohitura sustatu nahi da, erabiltzaileek emandako liburuak denen eskura eskainiz, eta irakurlea sostengarritasunaren eta berrikuntzaren baterako arduradun izatera gonbidatuz.

Azpimarratzekoa da truke-gune honetan aurki daitezkeen lehen liburuak, gehienak euskaraz, Lasarte-Oriako Udal Liburutegiak, Manuel Lekuona Kultur Etxeak, utzitakoak direla. Bisitariek eta merkataritza-guneko langileek beren liburu erabiliekin espazio hori elikatu ahal izatea da helburua, liburu horiek irakurtzea sustatuz esku berrietan eta, horrela, beren bizitza luzatuz.