Urbilek Donostian ospatuko den Minbiziaren aurkako Lasterketa eta Martxa babesten du
Urbilek, aurten ere, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak antolatutako proba solidarioa babestu du: maiatzaren 12an, igandea, Donostian ospatuko den Minbiziaren aurkako Lasterketa eta Martxaren 10. edizioa.
Herritarren parte-hartzea errazteko helburuarekin, maiatzaren 2tik 8ra, Urbilek proba solidario honetarako 23 dortsalen zozketa jarri du martxan Zentroaren doako App-aren bidez: 10 dortsal Lasterketarako eta 13 dortsal Martxa / Martxa nordikorako.
Dortsal bat irabazi ezean, Urbiletik Lasterketan edo Martxa / Martxa nordikoan parte hartzeko hemen izena ematera animatzen zaituztegu.
Kirol-proban bildutako diruari esker, Elkarteak doako arreta eta zerbitzua eskaintzen jarraitu ahal izango du minibizia duten paziente zein euren senideei.
Horrela, Urbilek bere inguruko hainbat erakunderekin duen konpromiso-lanarekin jarraitzen du, Konpromiso Urbil proiektuaren bitartez, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta dagoena.