Urbilek Unicef-en txertaketa kanpaina babestu du

Urbilek Unicef-en txertaketa-kanpaina babestu du
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
Desberdintasunak murriztea
2021/04/24 - 12:00
Apirilaren 24tik 30era Immunizazioaren Munduko Astea ospatuko da eta Urbilen txertaketak duen garrantzia azpimarratu eta ikusarazi nahi dugu, UNICEF-en "Arazo handiak, Konponbide txikiak" txertaketa-kanpaina babestuz, haur guztiei txertoa jartzea posible delako.
 
2019an, UNICEF-ek mundu osoko haurren erdiak txertatu zituen. Milaka haurrek txertoak behar dituzte bizirauteko. Txertoak dira irtenbiderik eraginkorrena, errazena eta merkeena mundu osoko milaka haurren biziraupenerako.
 
Urbilen mundu osoko haurrak babesten eta zaintzen laguntzen dugu UNICEF-en txertaketa-kanpaina hau babestuz, gure Jatorria proiektuaren bidez aldaketaren parte izan nahi dugulako.
 
Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.