Urbilek SOS Racismo-ren Bizilagunak ekimena babesten du
Urbilek, Jatorria izeneko bere iraunkortasun-proiektuaren baitan, bere ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa sustatzea helburu duena, oraingo honetan SOS Racismo-ren Bizilagunak ekimena babestu eta zabaltzen du bere webgunearen eta zentroan diptikoen bidez.
Bizilagunak, bertakoak eta bertara iritsiak, bazkari baten baitan elkartzea
ahalbidetzean datzan ekimen bat da. Urtero, azaroan, asoziazioak igande bat proposatzen du topaketarako.
Aurten, azaroaren 14an, igandea, familia autoktono bat eta migratzaile bat mantel baten inguruan elkartzearen esperientzia errepikatuko da. Covid 19-a dela eta, aurren berrikuntza txiki bat proposatu da: gure hiri eta herrietako parke, merendero eta berdeguneetan biltzea.
Bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko. Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak hurbiltzeko eta beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Horrela, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, gizarte kohesionatuago bat bultzatuko da. Gainera, lagunkide berriak egin ahal izango dira gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.
Batu nahi al duzu?