Urbilek bat egiten du LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin
Ekainaren 28an LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta Urbilen bat egingo dugu egun honekin, Urbilen LGBTIQ+ eskumuturrekoak oparituz. Lortu zurea doan Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean, ekainaren 21etik 28ra, Urbilen doako aplikazioarekin.
Urbilen pertsona guztien eskubideak babesten eta errespetatzen ditugu, eta horregatik, bat egiten dugu LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, ikusgarritasuna emanez eta aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzeko helburuarekin. LGBT eskubideak giza eskubideak direlako.
LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna Urbilen, Gehitu elkartearekin batera
Urbilek eta Gehitu-k, Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual, Bisexual eta Intersexualen elkarteak, 2022an sinatu zuten lankidetza-hitzarmenari esker, Urbilen kanpaina berri bat jarri dugu martxan Gehitu-rekin batera: “Harro gaur eta egunero”.
LGBTIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, ekainaren 21etik 28ra, Urbilen doako aplikazioarekin, Urbilen LGBTIQ+ eskumuturrekoa doan jaso ahal izango duzu Bezeroenganako Arreta Gunean.
Nola lortu Urbilen LGBTIQ+ eskumuturrekoa opari?
-
Deskargatu Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android baduzu hemen.
-
Hurbildu zaitez Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunera bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.
-
Aktibatu opariaren kupoia, Urbilen aplkazioan, Sustapen esklusiboak atalean, ikusiko duzuna.
-
Erakutsi Urbilen aplikazioko zure QR identifikazio-kodea (Menua > Identifikatzailea).
-
Jaso Urbilen LGBTIQ+ pultsera.
* Sustapena ekainaren 28ra arte edo izakinak agortu arte baliozkoa da. 2 eskumuturreko gehienez erabiltzaile bakoitzeko.
* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, Urbilen zuretzat dugun guztiaren berri izan dezazun beti.
Urbilen App-a edukitzeak bere abantailak ditu. Horrelako opariez gozatu ahal izango duzu, zozketetan eta sustapenetan parte hartu ahal izango duzu, lokaletan deskontuak izango dituzu, eta askoz gehiago!
Urbilek aniztasuna eta pertsona guztien eskubideak babesten ditu
Urbiletik LGBTIQ+ kolektiboaren oinarrizko eskubideen aldeko aniztasunaren festan gurekin bat egitera animatu nahi zaitugu. Urbilek aniztasuna eta eskubide-berdintasuna babesten dituelako.
Horrela, Urbilek gizarte anitzago baterantz aurrera egiten jarraitzen du, eta horregatik, bat egiten dugu LGBTIQ+ pertsona guztien eskubideen aldarrikapenarekin.
Urbilek, bigarren urtez jarraian, Gehitu-rekin elkarlanean jarraitzen du, diskriminazioaren oztopoak hausteko gizarte-sentsibilizazioa eta -kontzientziazioa sustatzen laguntzeko asmoz.
Gehitu irabazi-asmorik gabeko elkartea da, independentea, plurala eta demokratikoa. Ehunka emakumek eta gizonek osatzen dute, eta helburu bakarrak elkartzen ditu: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, hauen sexu afektibitatea aske garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaie merezi duten duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarritutako gizarte- eta lege-bazterketa orori amaiera ematea.
Gehitu elkartearekin batera egindako ekimen berri bat da, eta Origen-Jatorria proiektuaren barruan kokatzen da, Nazio Batuen 17 GJHetan oinarrituta dagoen gure jasangarritasun-plana. Kasu honetan, helburua LGBTIQ+ kolektiboari ikusgarritasuna ematea eta gure gizartean oraindik dauden desberdintasunak murriztea da.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.