Gure ingurugiro-politika aurkezten dizuegu

Gure ingurugiro-politika aurkezten dizuegu
Jatorria-ren helburuak
Klimaren aldeko ekintza
2020/01/13 - 12:00

Jarraian gure ingurugiro-politika aurkezten dizuegu:

 

URBIL ZENTRO KOMERTZIALEKO INGURUGIRO POLITIKA

Urbil Zentro Komertzialak, bere jardueraren barruan, oinarrizko aspektutzat du Garapen Iraunkorra. Guztion eta mundu mailako arazoa den, Ingurugiroaren babesaren aurrean Erabateko sentikortasuna frogatuz. Hau dela eta, ingurune naturala, hobetu eta babesteko, segidan aipatzen dugun konpromisoa hartzen du.

Urbil zentro komertzialeko ingurugiro-politika

Urbil Zentro Komertzialak, segidan aipatzen ditugun ingurumena babesteko konpromisoak bere gain hartzen ditu:

  1. Gidaritza garapen-iraunkorrerako oinarrizko printzipioak Urbil Zentro Komertzialean ezartzean.
  2. Ingurune araudi eta aplikagarriak diren bestelako ingurune-baldintzen konplimendua.
  3. Ingurumenaren babeserako konpromisoa helburu neurgarri, kontrolagarri eta egiaztagarrien aldizkako ezarpenaren bidez.
  4. Klima aldaketak sortarazten duen mundu-mailako problematikaren ezagutza, eta bertako ekintzen bidez gaur egungo dinamika aldatzeko erantzunkizuna.
  5. Kontsumo energetiko eta natura baliabideen optimizazioa.
  6. Murrizte, berrerabilketa eta hondakinak birziklatzeko irtenbideen ezarpena.
  7. Eguneroko jardueratan ingurugiro-kultura hartu dezaten, langile, errentari eta bezeroen hezkuntza, heziketa eta sentsibilizazioa.

Konpromiso hauen bidez zentro komertzialaren ingurumen jarduna hobetzeko, ingurugiro kudeaketaren hobekuntzan aurrera egingo dugu.

 

Usurbil, 2017ko Martxoak 31

Urbil Zentro Komertzialeko Jabe Batzordea