Konpromiso Urbil Ekimenak
Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.
2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.
Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.
Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.
Atez ate hondakinak biltzeko sistema
Urbilen hondakinak bereiztearekin konprometituta gaude, 2010. urtean merkataritza-gunean Atez Ateko Hondakinak Biltzeko Sistema behin betiko ezarri aurretik.
Urbil Gurutze Gorriarekin elkarlanean odola emateko kanpainetan
Urbilen, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen odola emateko kanpainak babesten ditugu.
Urbilek maskotentzako janari-bilketan laguntzen du
Animalien Eguna zela eta, urriko bi egunetan elikagaiak bildu ziren animaliak adoptatu arte mantentzen laguntzeko.
Urbilek Gurutze Gorriari babesa eman dio jostailuen bilketa solidarioan
Urbil Gurutze Gorriarekin elkarlanean dabil "Bere Eskubideak Jokoan" kanpainan, jostailuak modu solidarioan biltzeko, familia kalteberei laguntzeko helburuarekin.
Elikagaiak biltzeko kanpainei laguntza
Urbilen Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren kanpainak babesten ditugu, gure sare sozialen bidez elikagaiak biltzeko hainbat kanpaina zabalduz, Urbilen espazioa utziz, etab.
Urbil Bertsozale Elkartearekin lankidetzan
Urbilek Bertsozale Elkartea babesten du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalean eta bertso erakustaldiak egiten zentroan bertan.
#UrbilKonpromisoa Erakusketa
2019/12/06
Usurbil gara · Buruntzaldea gara · Gipuzkoa gara · Urbil gara
Urbilek klima-aldaketaren aurka borrokatzen du Cristina Enea Fundazioarekin
Urbil merkataritza-guneak eta Cristina Enea Fundazioak, helburutzat Gipuzkoa osoan ingurumenaren babesa duen irabazi-asmorik gabeko elkarteak, gaur goizean
ELIKAGAI BANKUEN BILKETA HANDIA EROSKI URBILEN
2019/11/22 - 2019/11/23
Azaroaren 22 eta 23 egunetan, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak antolatutako Elikagaien Bilketa Handia egongo da, Urbileko bisitariak kolektibo behartsuenen
- Previous page
- Page 14
- Next page