Konpromiso Urbil Ekimenak

Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.

2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.

Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.

Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.

Irudia
Iniciativas
Group@3x
Aktiboa

ELIKAGAI BILKETA HANDIA


2024/11/22 - 2024/11/23

Konpromiso Urbil proiektuaren baitan, Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin bat egin dugu berriro ere, <

BIDAIATU ESPAZIORA URBILEKIN!


2024/10/18 - 2024/10/26

Astronauta bihurtu nahi duzu egun batez? Urbilen espaziora eramango zaitugu jarduera ugarirekin. Urriaren 18tik 26ra, zatoz eta bizi ezazu benetako misio espaziala!