Konpromiso Urbil Ekimenak
Inauguratu zenetik, Urbil bere inguruarekin konprometitua egon da, gizarte erantzukizun korporatiboko hainbat ekimen garatuz. Bere #UrbilKonpromisoa proiektua gizarte kohesionatuagoa sortzeaz arduratu da beti, genero-berdintasunaren, gizarteratzearen, elkartasunaren eta ingurumenaren bidez. Gainera, Urbil beti egon da euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta.
2021eko martxoan, Urbilek bere proiektuaren irismena zabaldu zuen, bere konpromisoan urrats berri bat ematez, Jatorria abiaraziz. Jatorria-k, aurreko konpromisoez gain, jasangarritasun-proiektu zabalago bat hartu du barne, NBEk planteatutako Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritua.
Urbilek hainbat ekimen garatzen jarraitzen du bere jasangarritasun-proiektuaren bidez, 2023tik Konpromiso Urbil izenekoa.
Ezagutu zentroak helburu horietako bakoitzerako garatutako jarduerak.
Kilo Operazio kanpaina Eroski Urbilen
2019/05/31 - 2019/06/01
Asteburu honetan, maiatzak 31 eta ekainak 1ean, Urbileko Eroskin KILO kanpaina daukagu, non bezeroek elikagaiak eta bonoak utzi ditzakete Gipuzkoako elikagai bankuari laguntzeko.
- Previous page
- Page 2